Berraondokua

1.- AREAREN AZALERA 12.384 m2.

2.- HIRIGINTZAKO SAILKAPENA. Lur eremu hiritarra.

3.- HIRIGINTZAKO KALIFIKAZIOA

3.1.- Zonakatze Orokorra

  • Lurzati Isolatuko Industrigunea (I) 12.384 m2

3.2.- Antolamenduaren ondorioz sortutako lurzati pribatua 5.460m2

  • Eraikitako azalera 8.264 m2t

4.- HIRIGINTZAKO HELBURUAK.

  • Dauden eraikinak sendotzea.
  • Gaur egungo eraikuntzaren ezaugarri guztiak indartzearen bidez (eraikuntza zein erabilerarekin lotuta daudenak) ez dira bere ezaugarriak aldatu nahi; gehieneko amortizazioa lortu nahi du hobekuntzarik, zabalkuntzarik eta balore gehikuntzarik egin gabe. Horren helburua hiria birmoldatzeko prozesu bat eragitea da, etxebizitzen antolamendu, urbanizazio eta kudeaketaren bidez. Horretarako esparru honetako AASS.en unean uneko aldaketa idatzi eta tramitatzea beharrezkoa izango da, Koadro Arauemaile honetako 10. puntuan azaltzen diren parametroak eta helburuak kontuan hartuta.

5.- PLANGINTZAKO BALDINTZAK.

  • Ez dago inolako plangintza tresnaren menpe.

6.- ZONAREN ANTOLAMENDUKO BALDINTZAK.

Zonakatze xehatua.

  • Lurzati isolatuko industrigunea (I) 5.460 m2
    • Azalera eraikigarria 4.818 m2
    • Azalera ez eraikigarria 642m2
  • Bidesare, oinezkoentzako bide eta aparkalekuen tokian tokiko sistema 6.924 m2

7.- LURZATIEN ANTOLAMENDUKO BALDINTZAK

  • Plangintza tresna: antzinako 7. Alorreko BEPBari Erreferentzia.

8.- JARDUKETAREN BALDINTZAK

  • Antzinako 7. Alorreko esparru guztia sendotzen da.

9.- HIRIGINTZA BALDINTZAK.

  • Urbanizazioa: Gauzatua.

10.- AASSetan IZAN DAITEKEEN ALDAKETAN KONTUAN HARTU BEHARREKO HIRIGINTZA BALDINTZAK

  • AREAREN AZALERA 18.200 m2.
  • HIRIGINTZAKO SAILKAPENA . Lur hiritarra.
  • HIRIGINTZAKO KALIFIKAZIOA

Zonakatze Orokorra

  • Blokeko Etxebizitza Zona (R-2) 18.200 m2
    • Aprobetxamendua
  • Eremuaren Aprobetxamendu Orokorra 100 etxeb.
  • Dentsitatea 55 etxeb/Ha

Planoak

Ezin badituzu planoak ikusi, jaitsi behar duzun programa.