Hondakinak

Elgetako udalak hondakinak sailkatzearen aldeko apustu garbia egin du.

Hondakin organikoekin autokonposta egiteko aukera dute elgetarrek. Horrela, herrian bertan ematen zaie soluzioa hondakinei. Bestalde, errefusa eta hondakin organikoentzako txipdun edukiontziak daude herriko hainbat txokotan.
Horretaz gain, garbigune ibiltaria bi astean behin, eguaztenetan, egoten da Elgetan. Traste zaharrak, aldiz, eguenero atera daitezke, 20:00etatik 22:00era, edukiontzi alboan utzi behar dira.

Bilketa selektiboa

Hiri hondakinen bilketa selektiboen datuak Debagoieneko Mankomunitatean ikus ditzakezu, herriz herri. Elgetako azken urteko datuak Debagoieneko beste herriekin alderatzeko aukera eskaintzen dute datuok.