Klima larrialdiari aurre egingo badiodugu, trantsizio energetikoan abiadura hartu behar dugu. Adostasun handiak eta zabalak behar dituzten plangintzak egin behar ditugu, trantsizio energetikoaren erronka gobernuetatik harago doalako eta gizarte osoa inplikatuko duelako.
Norabide horretan pausoak ematen hasi gara jada, horren adibide dira udal eraikinak eta beharrik handiena duten familiak hornituko dituen frontoiko energia sorkuntza instalazioa eta herritarren partehartzea eta ahalduntzea bultzatu dituen energia berriztagarrien komunitatea.