1936-37ko guda edo Gerra Zibila delakoan Elgetako Intxorta mendiaren magalean izandako erresistentziaren hainbat xehetasun ezagutzeko eta memoria historikoaren berreskuratzeari buruz hausnartzeko aukera du bisitariak. Ibilbidea Elgetako Espaloia Kafe Antzokitik abiatuko da; lehendabizi Interpretazio Gunea bisitatuz eta ondoren 5 kilometroko ibilbide tematikoa oinez eginez.
Mugikorrerako aplikazio bat deskargatu daiteke ibilbidea egiteko ala bisita gidatuak egin.
Bisita gidatuak
- Noiz: hileko lehen eta azken igandeetan.
- Gutxienez 12 laguneko taldeentzako bisita gidatuak: beste edozein egunetan bisitak antolatzen dira, aurrez erreserba egitea beharrezkoa da.
- Irteera ordua eta lekua : 10:00etan Memoria Historikoaren Euskal Interpretazio Zentrotik, Espaloian (Elgeta).
- Iraupena: 3,5 ordu
- Prezioa: 0-6 urte artean doan; 6-16 urte artean 2,00 € eta 16 urtetik gora
5,00 €. Ikastetxeak: 3€ pertsonako.
- Parte hartzeko: aurrez izena eman behar da, ostirala baino lehen.
- Tel.: 943 71 89 11 edo 943 79 64 63
- E-posta: turismo@debagoiena.eus