Euskaraldia

Euskaraldia arrastoa utziko duen esperimentu handia izan da; izena eman duten herritarretatik haragoko eragina izan du; eta ariketak hizkuntza portaera eta ohituren gaineko hausnarketa eta aldaketak bultzatu ditu. Hasi besterik ez da egin.

1.- Ariketa sozial masiboa

Euskaraldia ariketa sozial masiboa izan da, gizartean eragin nabarmena izan duen esperimentu handia. Ez dugu horrelako pareko ariketarik ezagutzen. Euskaraldiak balio izan du hiztunek beren portaera linguistikoen gaineko hausnarketa egin dezaten eta herritar horien portaeratan aldaketa praktikoa eragiteko.

euskara banner

Aurreikuspen eta espektatiba guztiak gainditu dituen ariketa izan da Euskaraldia, kopuruetan, baina batez ere, herritarrengan izan duen eraginean. Inor gutxik espero zuen onarpen eta jarraipen maila izan du Euskaraldiak eta parte hartzaileetatik harago izan du eragina. Ohiko euskaltzaleen multzotik harago, euskaraz bizitzeko urratsak eman nahi dituen komunitatearen mapa osatzeko balio izan du ariketak. Horretaz gain, euskararen erabilera, ulermena eta hizkuntza ohiturak elkarrizketa askotako erdigunean egon dira egunotan.

Gizarte honek beste behin erakutsi du euskararen normalizazioaren alde dagoela eta aktiboki parte hartu nahi duela horretan.