Helbideratu ez diren
erreziboak posta arruntez bidaliko dira zergadunaren helbide fiskaletara
eta edozein banketxe edo aurrezki-kutxetan ordain daiteke. Ordaintzerakoan,
bidalitako ordainagiri osoa aurkeztu beharko da; une horretan hurrengo
ordainagiriaren helbideratzea eskatu ahal izango da.
Apirilaren 15erako erreziboak etxean jaso ez dituzten zergadunak Elgetako Udalean bikoiztua eska dezakete, jendaurreko bulego-orduetan.
Jakinarazi nahi da, aipaturiko borondatezko epe hori amaitu ondoren, egun indarrean dagoen Zergabilketako Erregelamendu Orokorrean ezarritako xedapenaren arabera, premiamendu bidera joko dela, eta ondorioz, gainkarguak ordaindu beharko direla.
Elgetan, 2009ko martxoaren 27an.
Alkatea