"Ondo bereiztua, asko aurreztua" kapaina plazan

Noiz
2021/03/06 10:30 - 14:00"
Non
Mendizaleen plaza. 20690, Elgeta.
Informazio puntua eta jolasaren bidez ikasteko tailerrak. Hiru dira proposatzen diren tailer edo ekintzak: - Hondakinen 3 urrezko arauen murala: Mural bat osatuko da hondakinen inguruko ohitura egokien eta desegokien arteko talkak irudikatuz, eta horiek identifikatuz eta hausnarketa eginaz. - Hondakinen inguruko Ginkana. Bertan "jolas" ezberdinak planteatzen dira hondakinak ezagutu eta plastikoen ordezkoak identifikatu ahal izateko. Jolasen artean "memory jolasa", "hondakinen lokots bilketa" eta "hondakinen partxisa" leudeke. - Hondakinen karakterizazioa eta kartelen banaketa: Herriko kaleetan hondakinen karakterizazioa egitea proposatzen da, plaza inguruko hondakinak bildu eta horien sailkapena eginaz. Osasun egoera kontuan izanda txanda ezberdinetan izena eman ahal izateko lotura behean: www.labur.eus/debagoienatailerrak

Screenshot from 2021-03-04 10-04-30.png