Afaria ipuin-kontalariarekin, Maialden

2012-06-20T16:24:00+02:00 2012-06-20T16:24:00+02:00 2012-06-20T16:24:00+02:00
"Onar ezazu afari on bat asko hobetzen dela konpainia onarekin eta ezin hobe bihurtu solasaldi alai batekin". Hori da fikziozko Villa Silvina jatetxeko sukaldearen dekalogoaren hamar prezeptuetako bat, 'Las cenas contadas' eleberriaren protagonista den sukaldariak egindakoa; Ignacio Sanz idazlearen lana eta ekimen gastronomiko-kultural honetarako inspirazio iturri izan dena.

Antzinako afaloste luze eta entretenigarri horiek gogora ekarriko ditugun gau magiko baten parte hartzera gonbidatzen zaitugu, ahozkotasuna afari eder baten ahogozatuaren akabu perfektua izan ohi zena. Horretarako ipuin kontalariekin afariak antolatu ditugu Maialde jatetxean, postreen orduan bertaratutakoak gozaraziko dituztenak. Hitzarekin liluratuko gaituzte kontalariek fantasiazko eszenarioetara eroango gaituzte.

 

Amaia Arriaran izango da lehena, astean behin, zapatuetan errepikatu gura dugun hitzorduan. Jatetkoari dagokionez, bi proposamen dauzkagu, bata erabat bejetarianoa, eta beste, ohikoa. Uztailaren 14an eta 21ean dira hitzorduak. Infomazio gehiago: 943 78 91 07.