Haizea tabernaren 'Olagarro gazi-gozoa', pintxo lehiaketako irabazle

2014-11-12T11:51:00+01:00 2014-11-12T11:51:00+01:00 2014-11-12T11:51:00+01:00
Haizea tabernak irabazi du VII. Pintxo lehiaketa. Pintxoaren izena: 'Olagarro gazi-gozoa'. Epaimahaiak, baita ere, taberna bakoitzeko pintxorik onena aukeratu du eta orain herritarrek eta bisitariek sari herrikoia aukeratzeko modua izango dute datozen bi domeketan botoa emanez.

Hemen epaimahaiak taberna bakoitzean aukeratu duen pintxorik onena. Pintxo hauen artean aukeratu beharko dute herritar eta bisitariek “pintxo popularra” zein den.

- Haizea taberna: Olagarro gazi-gozoa.
- Bolatoki taberna: Landa pasioa.
- Maialde hotela: Bentreska eta aza gozo tosta.
- Iñaki jatetxea: Buztanaz beteriko hostopila.
- Patxi taberna: Txanogorritxu.
- Espaloia Kafe Antzokia: Independentzia.

Azaroak 16 eta 23an pintxo hauek egongo dira herriko tabernetan eta aukera egongo da gustukoenari botoa emateko tabernetan egongo diren boto-ontzietan. Boto gehien jasotzen dituena izango da aurtengo “pintxo popularra”. Gainera, parte-hartzaileen artean zozketatuko da bi laguntzentzako afari edo bazkaria.

Horretaz gain, taberna bakoitzeko pintxoaren osagaiak asmatzen dituztenen artean bi ardo botila zozketatuko dira taberna bakoitzean.

Azaroak 16an Bergarako trikitilariek alaituko dituzte Elgetako kalean azaroak 23an berriz Naiara eta Itziar trikitilariak.

Udaletik herriko tabernariak zoriondu gura ditugu aurtengo pintxoen mailagatik. Eta eskerrak eman gura dizkiegu epaimahaia osatu dutenei.