Trakzio mekanikodun ibilgailuen zerga, kobrantza

2009-03-24T09:47:00+01:00 2009-03-24T09:47:00+01:00 2009-03-24T09:47:00+01:00
Udalerri honetako zergadunei eta gainontzeko interesatu guztiei jakinarazi nahi zaie 2009ko martxoaren 30etik 2009ko maiatzaren 30a arte 2009ko trakzio mekanikozko ibilgailuen gaineko zergaren agiriak borondatez ordaintzeko epea zabalik egongo dela. Helbideratutako ordainagiriak baimenduriko erakunde eta kontuan maiatzaren 10ean zordunduko dira.

Helbideratu ez diren erreziboak posta arruntez bidaliko dira zergadunaren helbide fiskaletara eta edozein banketxe edo aurrezki-kutxetan ordain daiteke. Ordaintzerakoan, bidalitako ordainagiri osoa aurkeztu beharko da; une horretan hurrengo ordainagiriaren helbideratzea eskatu ahal izango da. 

Apirilaren 15erako erreziboak etxean jaso ez dituzten zergadunak Elgetako Udalean bikoiztua eska dezakete, jendaurreko bulego-orduetan. 

Jakinarazi nahi da, aipaturiko borondatezko epe hori amaitu ondoren, egun indarrean dagoen Zergabilketako Erregelamendu Orokorrean ezarritako xedapenaren arabera, premiamendu bidera joko dela, eta ondorioz, gainkarguak ordaindu beharko direla. 

Elgetan, 2009ko martxoaren 27an.

Alkatea