Zuhaitz eguna martxoaren 23an

2003-03-17T12:37:00+01:00 2003-03-17T12:37:00+01:00 2003-03-17T12:37:00+01:00
Martxoaren 23an izango den Zuhaitz Egunean, 25 zuhaitz sartuko dituzte.

Dagoeneko antolatu dute Baserritarren batzordekoek aurtengo Zuhaitz Eguna.

Martxoak 23an Eguarbitzan Udalak duen lur sailean sartuko dituzte Diputazioak emandako astigarrak eta lizarrak. Aurreko urteetan moduan, 25 zuhaitz inguru emango ditu Diputazioak egun honetarako.

San Roke ostean eroritako pagoak ordezkatzeko asmoa ere azaldu dute Baserritarren batzordekoek. Bertan pago berriak sartzea da asmoa. Irteera 09:00etan izango da.