Zuhaitz Eguna eta odol ematea

2004-03-24T13:10:00+01:00 2004-03-24T13:10:00+01:00 2004-03-24T13:10:00+01:00
Datorren domekan, hilak 28, Zuhaitz Eguna egingo da Eguarbitzan. Pagoak eta haritzak landatuko dituzte. Martitzenean, berriz, odola emateko eguna izango da.

Zuhaitz Eguna, domekan

Datorren domekan, hilak 28, Zuhaitz Eguna egingo da Eguarbitzan. Goizeko 9:00etan irtengo dira plazatik Eguarbitzara joateko. Hamabi pago eta zortzi haritz landatuko dituzte.

Joan den urtean jaiotako haurren izena jarriko zaie landatuko diren haritzei. Argazkia atera eta haur bakoitzari diploma-agiria emango zaio.

Hamarretakoa ere egingo da, Udalak jarrita.

Oharra: Aitzurra duenak eraman dezala.

Odol ematea

Hilaren 30ean, asteartea, odola emateko eguna izango da. Arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara egingo da udaletxean.

Joan zaitezte ahal duzuen guztiok. Odola ematea beste bati laguntzea da.