Zilarrezko Odol Tanta saria jaso du Udalak

2008-04-30T12:45:00+02:00 2008-04-30T12:45:00+02:00 2008-04-30T12:45:00+02:00
Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak emandako saria jaso du Elgetako Udalak. Urtean mila biztanleko 50 odol emanaldi baino gehiago egiten diren udalerriak saritu zituzten ekitaldian, apirilak 28an, Batzar Nagusietako eraikin berrian izandako ekitaldian.

Oroigarria Oxel Erostarbe alkateak jaso zuen eta lagun izan zituen Elgetako Odol Emaileen Elkarteko Mariasun Agirre eta Karmen Ojanguren. Udalak eskerrak eman nahi dizkie herriko Odol Emaileen Elkartekoei urteetan egin duten lanagatik.