Zergatik ez dago Elgeta eremu gorrian?

2021-05-05T12:04:00+02:00 2021-05-05T12:04:00+02:00 2021-05-05T12:04:00+02:00
Pasa den astea eremu gorrian egin zuen Elgetak. Astelehenean, ordea, eremu gorritik irten ginen, metatutako intzidentzia jaitsi ez bazen ere. Arrazoia da 5.000 biztanletik gorako herriek eta herri txikiagoek trataera ezberdina dutela.

5.000 biztanletik beherako herriek eremu gorrian sartzeko hiru baldintza bete behar dituzte astelehenetan:

1- Herriko intzidentzia metatua 400 baino altuagoa izatea.

2- Osasun eremuko intzidentzia 400 baino altuagoa izatea.

3- Azken 7 egunetan 4 positibo baino gehiago izatea.

Astelehenean, maiatzak 3, lehen bi baldintzak betetzen genituen, baina hirugarrena ez. Azken 7 egunetan 4 positibo izan baikenituen Elgetan. Beraz, ez 4 baino gehiago. Horregatik ez dago Elgeta eremu gorrian dauden udalerrien zerrendan.

Datorren astelehenean berrikusiko dute zerrenda.