Zerga eta tasetan aldaketak, COVID-19aren eragina dela-eta

2020-03-31T09:50:00+02:00 2020-03-31T09:50:00+02:00 2020-03-31T09:50:00+02:00
COVID-19ak eragin digun egoera dela eta, udal zerga eta tasetan aldaketak izango dira. Kirol eta hezkuntza zerbitzuetako tasak ez dira kobratuko alarma egoerak dirauen bitartean, eta urteko abonua eginda zutenei zati proportzionala itzuliko zaie. Bestelako zergak ordaintzeko epeak luzatu egingo dira orokorrean.

R-20-038 ALKATETZAREN EBAZPENEAN JASOTAKO ERABAKIAK HONAKOAK DIRA:


LEHENA.- Zerga arloan epemugak zabaltzea eta malgutzea.


Honako Udal zerga hauek likidatzeko eta ordaintzeko epeak aldatu dira:

Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen Zerga: zerga ordaintzea helbideratu gabe dutenentzat, borondatezko aldia 2020-06-15etik 2020-07-30era artekoa izango da, biak barne. Erreziboaren ordainketa helbideratuta dutenentzat, kargua 2020-07-15an egingo da.


Ondasun Higiezinen Zerga: borondatezko aldian 2020-08-01etik 2020-09-15era.

Jarduera Ekonomikoen Zerga: urrian kobratzen da.


Plusbaliak: 2020ko martxoaren 14a baino lehenago likidatutako aitorpenak eta ordaintzeko epe barruan daudenak, 2020-7-30eko data izango dute ordainketa egiteko. 2020ko martxoaren 14a ondoren egindako likidazioek baita ere 2020-7-30eko epea izango dute ordainketa egiteko.


Eraikuntza, Instalazio eta Obren zerga: 2020ko martxoaren 14a baino lehenago likidatutako aitorpenak eta ordaintzeko epe barruan daudenak, 2020-7-30eko data izango dute ordainketa egiteko. 2020ko martxoaren 14a ondoren egindako likidazioek baita ere 2020-7-30eko epea izango dute ordainketa egiteko.


BIGARRENA.- Kirol eta hezkuntza zerbitzuetako tasak.


Martxoari dagokion kuota erdia kobratuko da. Hortik aurrera, proportzionalki kobratuko da hilabetea, asteka. Zerbitzurik ez badago, ez da kobratuko. Kurtsoko abonua eginda dutenei, COVID-19ren ondorioz zerbitzurik egon ez
den proportzioa (asteka kalkulatuta) itzuliko zaie.


HIRUGARRENA.- Alokatuta ditugun udal eraikinei ez zaie kobratuko alokairurik alarma egoerak dirauen bitartean