Zerbitzu ugari bertan behera koronabirusa dela-eta

2020-03-12T16:16:00+01:00 2020-03-12T16:16:00+01:00 2020-03-12T16:16:00+01:00
Koronabirusa pandemia izendatu du Osasunaren Munduko Erakundeak. Eusko Jaurlaritzatik gomendioa jaso dugu jubilatu elkarte eta klubak ixteko eta eskolak ere itxi egin dituzte. Guztion ardura da birusaren zabalkundea gelditzea, eta kolektibo zaurgarrienak zaintzea, bereziki gaixo kronikoak eta adinduak. Zerbitzu ugari geldituko dira, momentuz, bertan behera.

Elgetako Udalak, bertan behera utziko ditu momentuz honako zerbitzuak:


Eskola kirola, liburutegia, udal kirol zerbitzuak, udal batzordeak, pilota eskola, bisita gidatuak, ludoteka, gaztelekua eta Sum magoa (martxoaren 28rako zegoen aurreikusita)

Udalak eskaintzen ez dituen honako zerbitzuak ere bertan behera geldituko dira momentuz:


Zumba eta pilates, areto dantzak, yoga, musika eskolak, tai-chi eta ingeles eskolak
Eskatzen dizuegu udaletxeari kontsultak eta eskaerak telefonoz edo e-mailez egitea. Bestetik, eskatzen dizuegu Ozkarbi elkarteko bazkide ez diren jubilatuek egoitza ez erabiltzea.

KORONABIRUSETIK BABESTEKO GOMENDIO OROKORRAK


- Eskuak sarri garbitu behar dira, desinfektatzeko produktuekin edo xaboiarekin.
- Eztul egitean ahoa besaurrearekin edo mukizapiarekin estali.
- Erabili eta botatzeko mukizapiak erabili.
- Ez ukitu begiak, sudurra eta ahoa.
- Jende multzo handiak ekidin.
- Eskuekin sarri ukitzen diren eremuetan garbitasuna areagotu, etxean zein leku publikoetan.
- Sintomak dituzten pertsonekiko metro bateko distantziara egon.
- Sintomak izanez gero, ez joan esparru itxietako ekitaldi kolektiboetara edo zentro sozio-sanitarioak edo antzeko erakundeetara. Ahal den neurrian etxean gelditu. Helburua da
ingurukoak ez kutsatzea.
- Arrisku-eremu batera joan den eta sintomak dituen orok etxean
egon behar du, eta zenbaki honetara deitu: 900 20 30 50.


Elgetan 2020ko martxoaren 12an