Hizketa gaiak:
- Osasun publikoa
- Herriko garapen soziala
- Herri bizitza eta harremanak
- Herritarren parte hartzea
- Mugikortasuna hobetu
- Ibilgailuen zirkulazioa murriztu
Metodologia:
- Parte hartzaileak hiru talde txikitan banatuko dira
- Talde bakoitzean gai hauetako bi landuko dira, ordu erdiz.
- Ordu erdiaren ondoren, talde bakoitzeko parte hartzaileak beste talde batera pasako dira, beste ordu erdiz beste bi gai lantzeko. Horrela, parte hartzaile bakoitzak, txandaka, hiru taldeetan hartuko du parte (talde bakoitzean ordu erdi).
- Talde bakoitzak dinamizatzaile bat izango du, eztabaida gidatzeko.
Informazioa eta dokumentazioa:
- Hemen daukazu informazio guztia, eta baita ere udalak landutako zirriborroa (aztertzeko eta zure iritzia emateko)
- Zirriborroa paperean nahi baduzu, udaletxean daukagu.
Gustura hartuko dugu zure parte hartzea
Sektore eta talde guztien iritzia jaso nahi genuke: beharginak,
ikasleak, langabetuak, gurasoak, gazteak, erretiratuak, kaletarrak,
baserritarrak, elkarteak, merkatariak, ostalariak, bezeroak… denak.
Ezin baduzu bileretan parte hartu, edo nahiago baduzu, zure ekarpen partikularrak egiteko bide hauek dituzu: