"Zazpi kolore" liburuaren gaineko berbaldia eta "Hitzak patriketan" antzezlana ikusgai

2004-12-16T13:00:00+01:00 2004-12-16T13:00:00+01:00 2004-12-16T13:00:00+01:00
Abenduaren 17an Jon Arretxek "Zazpi kolore" liburuaren gainean berba egingo du Udal liburutegian. Bestalde, abenduaren 19an, umeentzako antzerki emanaldia izango da Espaloia Kafe Antzokian: "Hitzak patriketan".

"Zazpi kolore"

"Zazpi kolore"

  • Hizlaria: Jon Arretxe.

  • Abenduak 17, ostirala.
  • Ordua: 18:30ean.
  • Lekua: Udal liburutegia.

"Hitzak patriketan" Umeentzako antzerkia

Antzezlanak 60 minutu iraupena du. Euskaraz da eta 3 - 6 urte arteko neska-mutikoentzat da.

  • Espaloia Kafe Antzokian.
  • Abenduak 19, igandea.
  • Ordua: 18:00etan.
  • Sarrera doan.

Taldea:

  • Antzezleak: Iñaki Beraetxe-Aitzpea Goenaga.

  • Zuzendaritza: Isidoro Fernandez.
  • Egilea: Juli Disla.
  • Musika eta abestiak: Panchi Vivó.

"Hitzak patriketan" haur txikientzat idatzitako antzerki-lana da. Barbara Kakalardok, Agustina oiloak eta Pepa txikiak bidaia bat proposatzen dizuete izenen, zenbakien eta koloreen magia aurkitzeko. Hiru kontakizun pedagogiko dira, irudimenez eta umorez beteak.

Sinopsia

"Izenak"

Barbara kakalardoa oso pertsonaia berezia da. Behin batean, izena ez doakiola batere ondo konturatzen da, bera oso kakalardo lasaia baita. Horregatik iragarki bat jartzen du egunkarian izena aldatuko dion norbait aurkitzeko. Aurkituko ote du gure Barbarak egokia den inor aldaketa egin eta horrela izen berriarekin gustura bizitzeko?

"Zenbakiak"

Agustina oiloa gauero joaten da katuekin festan azokara. Horregatik sekula ez da garaiz esnatzen eskolara joateko. Behin batean zenbakien ikasgaia galtzen du oso nekatuta zegoelako eta lo egin nahi zuelako. Ez daki erloju berrian ordua ere irakurtzen. Nahiago du Agustinak gauero azokara joaten segi zenbakiak ikasi gabe gelditu?

"Koloreak"

Pepa Peperen lehengusu txikia da. Pepe Peparen lehengusu zaharrena da. Peperi margotzea gustatzen zaio; orduak eta orduak ematen ditu margolanak egiten. Pepari ere margotzea gustatzen zaio baina ez daki nola egiten den. Pepek badaki margotzen baina ez dio Pepari erakutsi nahi. Pepak konbentzitu egiten du. Pepe, sinetsita, Pepari kolore eta konbinazio guztiak erakusten saiatzen da. Pepak bere bokazioa aurkitu du: margolaria izan nahi du.