Zabalik dago udako aisialdian izena emateko epea!

2023-05-23T11:33:09+02:00 2023-05-23T11:33:09+02:00 2023-05-23T11:33:09+02:00
Ekainaren 26an hasi eta uztailaren 21ean bukatuko da aurten Elgetako udako aisialdiaren eskaintza. Herri hezitzaileen filosofiari jarraiki, haur eta gaztetxoekin elkarlanean adostu dugu programa, eta bestelako berrikuntzarik ere izango da. Adibidez, 2., 3., eta 4. asteetan ekintza bereziak egongo dira, eta hauetan izena eman ahal izango da aste horretan udalekuan egon ez arren (kasu horretan 5€ ordaindu beharko dira ekintzako).