Zabalik dago kirol zerbitzuetan izena emateko epea urriaren 12ra arte

2007-10-02T16:08:00+02:00 2007-10-02T16:08:00+02:00 2007-10-02T16:08:00+02:00
Abendura bitarteko kirol zerbitzuetan izena emateko bigarren txanda irekita dago urriaren 12ra arte. Udaletxean bertan eman behar da izena. Hauek dira zerbitzuak: psikomotrizitatea, batuka gazteendako, edadetuendako gimnasia, mantentze gimnasia, yoga eta batuka-funky-tonifikazioa. Xehetasunak jarraian dituzue.

Psikomotrizitatea

Lekua: Herri Eskola

Egunak: astelehena

Ordutegia: 16:00 – 19:00 (bi ordutegi ezberdin egongo dira)

Hasiera: urriak 1 astelehena.

Batuka-gazte

Lekua: Kiroldegia

Egunak: asteartea-osteguna

Ordutegia: 18:00 – 19:00

Hasiera: urriak 2 asteartea

Edadetuendako gimnasia

Lekua: Kiroldegiko gimnasioa

Egunak: asteartea – osteguna

Ordutegia: 16:00 – 17:00

Hasiera: urriak 2 asteartea

Mantentze gimnasia

Lekua: Kiroldegiko gimnasioa

Egunak: asteartea – osteguna

Ordutegia: 19:00 – 20:00

Hasiera: urriak 2 asteartea

Yoga

Lekua: Herri Eskola (psikomotrizitate gelan)

Egunak: astelehena – asteazkena

Ordutegia: 19:00 – 20:30

Hasiera: urriak 1 astelehena

Batuka-Funky-Tonifikazioa

Lekua: Kiroldegiko gimnasioa

Egunak: asteartea - osteguna

Ordutegia: 20:00 – 21:00

Hasiera: urriak 2 asteartea

Ate irekiak jardunaldia

Urriak 8-12 bitartean “Ate irekiko” astea izango da.. Udal kirol zerbitzuetan zer egiten den jakin nahi baduzu, etorri zaitez eta probatu ezazu.