Zabalik dago Beteranoen Pelota txapelketan izena emateko epea

2014-10-10T15:03:00+02:00 2014-10-10T15:03:00+02:00 2014-10-10T15:03:00+02:00
Udaletxean eta kiroldegian eman daiteke izena urriaren 22ra arte. Epaileen bila dabiltza orain antolatzaileak.

Astelehenean batzar irekia egin zen Beteranoen Pelota Txapelketa antolatzeko. Batzarrean parte hartutakoek antolatuko dute aurten txapelketa. Izenematea jada zabalik dago, urriaren 20ra arte, udaletxean edo kiroldegian. Orain, epaile lanak egiteko jendea behar da eta prest dagoenak ere eman dezake izena. Izena ematen dutenekin bilera egingo da urriak 22a, eguaztena, 19:00etan, udaletxean.