Palm Springs eta Los Angeles arteko basamortuan Sunnymead izeneko komunitate bat bizi da eta hor sortua da talde enigmatiko hau. Power pop y punk amerikarraren zaleak, White Flag taldekoek beren aztarna utzi dute mundu osoan zehar. Helburu horrekin itzuli ugari egin dituzte AEBtan ez ezik Europan eta Australian ere.
Taldea gaur egun Pat Fear, Trace Element, Doug Graves eta El Fee-k osatzen badute ere, ugari dira bertatik pasatakoak, familia ederra osatzeraino, adibidez, Ken Stringfellow, Jon Auer The Posies-ekoa, Kim Shattuck eta Ronnie Barnett The Muffs-ekoa, Jeff eta Steve McDonald Red Kross-ekoa, Greg Hetson Bad Religion-ekoa, Dale Crover The Melvins-ekoa eta Eric Erlandson orain dela gutxi desagertutako Hole-koa. Ezin esan zerrenda ederra ez denik.
Erraz esaten da, baina 20 urte iragan dira hain arrakasta handia izan zuen S is for space-rekin 1982an hasi zirenetik. Urteen joan-etorriak bakoitza benetan zer garen erakusten omen du eta kasu honetan urteek ederki asko ondu du taldea, zalantzarik gabe. Izan ere, rock amerikarraren legendan sartuta daude jadanik. Itzuli honetan Pat Fear Ken Stringfellow eta Eric Erlandson-ekin batera arituko dira (Hole).