Webgune honek badaki zein hizkuntzatan nabigatzen duzun

2003-09-01T10:45:00+02:00 2003-09-01T10:45:00+02:00 2003-09-01T10:45:00+02:00
Mezu honetan esango dizugu zer egin zure nabigatzailea nahi duzun hizkuntzan jartzeko. Euskaraz irakurri nahi dituzu Udaleko berriak? Oso erraza da.

Zure ordenadorearen nabigatzailea hizkuntza batean dago. Edozein webgunera sartzen zarenean zure nabigatzailearen hizkuntza zehatz horren bertsioa pantailaratuko zaizu. Baina hizkuntza aldatu dezakezu zuk nahi duzun hizkuntza lehenetsiz. Hori lortzeko eman behar dituzun pausoak azaltzen dizkizugu.

Nabigatzaile bakoitzak bere sistema du:

Netscape edo Mozilla duzuenok sartu zuen nabigatzailean eta goiko menutik egin:

  • Edizioa - Hobespenak - Navigator - Hizkuntzak - Gehitu
  • Edit - Preferences - Navigator - Languages - Add
  • Edición - Preferencias - Navigator - Idiomas - Añadir

Ondoren gehitu hobetsi nahi duzun hizkuntza. Horretarako maila igo beharko duzu seguruenik eta lehen postuan jarri gura duzun hizkuntza.

Microsoft Internet Explorer:

  • Herramientas - Opciones de Internet - General - Idiomas - Agregar

Ondoren gehitu hobetsi nahi duzun hizkuntza.

Galeon:

  • Ezarpenak - Hobespenak - Rendering - Languages - Basque