Urrian eta azaroan zehar Udazken koloreak izeneko egitarauaren barruan, makina bat ekintza antolatu ditu Udalak. Urrian, besteak beste, Jardunaldi Mikologikoak egin zituzten eta, horren ostetik, azaroko bigarren domena, hilaren 10ean, Elgetako IV. Pintxo Lehiaketa egingo da, Elgetako Udaleko Turismo Sailak antolatuta.
Egitaraua
12:00 Euro baten trukean taberna bakoitzak lehiaketara aurkeztu duen pintxoa dastatzeko aukera.
12:30 Jainaga eta Narbaiza trikitilariekin kalejira.
12:45 Plazan, lehiaketara aurkeztutako pintxoak ikusteko aukera.
14:00 Sari banaketa.
17:00 Bolo jokoa, kiroldegiko bolatokian.
Azaroak 17 eta 24an ere egongo da lehiaketara aurkeztutako pintxoak dastatzeko aukera eta pintxoa dastatzen dutenek Herritarren Saria emango dute. Horretaz gain, herria girotzeko hainbat ekintza ere egongo dira.
'Udazken koloreak' azaroan
Domekakoaz gain, azaroan zehar ere ekintzak egongo dira Elgetan: txistulariak, autodefentsa tailerra, argazki rally-a...
Azaroak 17, domeka
11:00 Esna deia Mugarik gabeko txuntxuruneroak txistulariekin. (Elorrio, Hernani, Pasai Donibane, Iruña, Tafalla, Aoiz...)
12:00 Euro baten trukean lehiaketara aurkeztutako pintxoak dastatzeko aukera tabernetan.
12:45 Mugarik gabeko txuntxuruneroak txistulariekin kalejira.
Azaroak 23, zapatua
09:30etik 13:30era Emakumeentzako Autodefentsa tailerra kiroldegian.
Azaroak 24, domeka
11:00 ElgetaKlik (Erretratu Rally-a)
12:00 Euro baten trukean lehiaketara aurkeztutako pintxoak dastatzeko aukera tabernetan.
12:30 Bergarako trikitilariak.
13:00 Kontzentrazioa plazan. (Azaroak 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna dela-eta)
14:00 Herrritarren saria.