Entzundakoak entzunda aurten 90 bat motor elkartuko ditugula pentsatzen dut. Itxaropen hori daukat behintzat. Ea eguraldiak laguntzen duen." adierazi du Fermin Iribar antolatzaileak. 09:00etan hasiko dira guztiak plazan batzen. Bertan izenemateak egingo dituzte eta parte hartzaileek hamaiketako egiteko aukera izango dute Intxorta elkarteak txorizo pintxoak eta salda eskainiko baitie. Eguerdi aldera, 12:15ean, 40 bat kilometroko irteera egingo dute. Bien bitartean Vespak eta Lambrettak ikusgai egongo dira plazan. Egunari amaiera emateko bazkaria egingo dute Iñaki jatetxean. Izena emateko epea zabalik dago oraindik ere.