Zaintza zerbitzua eskainiko dugu uztailean

2020-06-08T11:12:00+02:00 2020-06-08T11:12:00+02:00 2020-06-08T11:12:00+02:00
Urtero antolatzen dugun udako aisialdia ezinezkoa da aurten, pandemiaren eraginez. Hala ere, ezinbesteko zaintza beharrei erantzuteko zerbitzua eskainiko du Elgetako Udalak uztailean zehar. Plaza kopurua oso mugatua izango da, eta izena ematearekin batera guraso edo tutore guztiak ordu tarte horretan lanean egongo direnaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute.

Urteroko zerbitzuarekin alderatuz, hainbat aldaketa izango dira:

- Ezin izango da asteka izena eman.

- Ezarritako plaza kopurua gaindituz gero, plazen banaketan kontuan izango da familiaren egoera ekonomikoa, eta beharrezkoa izango da ziurtagiriak aurkeztea.

- Taldeak oso txikiak izango dira, eta higiene protokolo zorrotzagoak ezarriko dira.

- 2 urteko gelatik 4. mailara arteko haurrentzat.

- Ezinbestekoa izango da puntualitatea, sarrera eta irteeretan.

- Eskatzen dizuegu zerbitzu hau erabiltzea bakarrik BEHARREZKO KASUETAN.

- Prezioa da 90€. Hobariak daude egoera ekonomikoaren arabera, baita bizikidetza unitateko bigarren haurrak izena emateagatik ere.

IZENA EMATEKO ORRIA DESKARGATU

WhatsApp Image 2020-06-03 at 20.45.23.jpeg