Uztailaren 1eko azokarako, guztia gertu

2012-06-27T12:32:00+02:00 2012-06-27T12:32:00+02:00 2012-06-27T12:32:00+02:00
Aurten 32 urte beteko ditu feriak, bere garaian berreskuratu eta gero. Animaliei dagokienez, 26 idi pare, 100 bat abelburu (behi, txahal, asto, behor...) egongo dira eta 36 salmenta postu ipiniko dituzte pastelekin, gaztarekin, ogia, taloa, eztia... Horrekin batera 25 artisau etorriko dira egurra, larrua eta papera modukoak lantzen eta makinaria eta burdingintza postuak ere egingo dira. Uztailaren 1ean, 09:00etan hasiko da azaka.