Usoak kentzeko kanpaina

2006-03-01T15:08:00+01:00 2006-03-01T15:08:00+01:00 2006-03-01T15:08:00+01:00
Elgetako udalak herriko uso guztiak kendu behar ditu. Kontuan izanik uso asko etxe batzuetako sakapetan gordetzen direla, udalak eskatzen die etxebizitza horietako jabeei parte emateko udaletxeko bulegoetan martxoaren 10a baino lehen, leku horietan gordetzen diren usoak ere kendu ahal izateko.