Udalak bandoa
Atzo, abenduak 27, egindako osoko bilkuran mahai-gainean izan zuten gaia udalbatzako kideek, eta mozio bat adostu zuten aho batez. Lau puntuko mozioa aurkeztu zuen Bilduk eta bi zuzenketa txiki eginez kontra-mozioa aurkeztu zuen Aralarrek.
Azken mozio hori izan zen, azkenean, adostutakoa. Beste batzuen artean mozioak onartzen du euskal preso politikoei eskubide politikoak aitortzea, urtarrilaren 7an Bilbon egingo den manifestazioarekin bat egitea, eragile ezberdinei manifestazio horretan parte-hartzeko eskaera egitea, eta deialdi zabal eta anitza egiteko konpromisoa.
Udalak bando bidez zabalduko ditu mozioan jasotako lau puntuak, eta antolatutako autobusaren berri eman zuten osoko bilkurara etorritako herritarrek.
Udalbatzak aho batez onartutako mozioa, osorik
1.- Udal honek, bizi dugun aukera historiko honen aurrean, Euskal
Preso Politiko guztien eskubideen errespetua eskatzen du. Hala nola,
besteak beste, dispertsioaren amaiera eta preso guztien Euskal
Herriratzea, gaixotasun larriak dituzten presoen askatzea, zigorra
beteta dutenen askatzea eta adierazpen askatasuna.
2.- Udal
honek datorren urtarrilaren 7an Euskal Preso Politikoen eskubideen alde
burutuko den Manifestaldiarekin bat egiten du.
3.- Gure
udalerriko eragile guztiei deialdia luzatzen diegu urtarrilak 7ko
mobilizazioarekin bat egin eta beronen eskutan dagoena egin dezaten
bere ekimen kultural, sozial edo kirolaren alorrekoen ordutegiak berau
indartze aldera kokatu ditzaten.
4.- Herritarrei deialdi zabal
eta anitza luzatu nahi diegu ezberdintasun politiko guztien gainetik
giza eskubideen alde urratsa eman eta mobilizazioan parte hartzera.