Urriaren 5ean irekiko ditu ateak Elgetako ludotekak

2020-09-28T18:50:01+02:00 2020-09-28T18:50:01+02:00 2020-09-28T18:50:01+02:00
COVID-19ak ohiko irekiera data atzeratu duen arren, urriaren 5ean irekiko ditu ateak Elgetako ludotekak. Plaza kopurua mugatua izango da, eta gaindituz gero lehentasuna izango dute zerbitzuaren ordu tartean gurasoa(k) edo tutorea(k) lanean dituztela frogatzen dutenek, eta horien artean errenta baxuena dutenek. Beste urtetan ez bezala, taldeak ahalik eta egonkorrenak izateko helburuarekin, gutxienez 3 hilabeteko bonua egin beharko da.