Urrian hasiko dira eskulan ikastaroak

2003-09-26T14:07:00+02:00 2003-09-26T14:07:00+02:00 2003-09-26T14:07:00+02:00
Urrian hasi eta ekainera bitartean eskulan ikastaroak izango dira herrian. Astean bi orduz elkartu eta zurarekin, beirarekin, ogi mamiarekin... eskulanak egiteko aukera izango da. Bi talde egongo dira horretarako: arratsaldez eta gauez. Interesatuek Maria Elena Eztenagarengana jo beharko dute.

Erakusketa

Etxeko gauzak berreskuratzetik hasi eta material ezberdinak erabiliz altzariak, apaingarriak... egiten dituztela azaldu digu ikastaroaren arduradunak. Elkartzen direnek denbora pasatzeko modu polita izango dute. Gainera, ikasturte amaieran egindako lanekin erakusketa antolatuko dute.