Udalak martxan jarri du elurraren gaineko protokoloa

2007-01-23T15:36:00+01:00 2007-01-23T15:36:00+01:00 2007-01-23T15:36:00+01:00
Elgetako Udalak adierazi gura du EUSKALMET-en abisuaren arabera, aste honetan elurra egin dezakeela. Hori dela eta, Udalak martxan jarri du elurraren gaineko protokoloa:

  • Autoa erabili behar duzuenok Elgeta eta Bergara arteko errepidea erabiltzea gomendatzen da.Diputazioak du errepide honetan elurra kentzeko ardura eta telefono honetan izango dituzue argibideak.
  • Udaleko makinak auzoetako errepideetan elurra kentzeko ardura dute.
  • Autoa aparkalekuetan zuzen lagatzea eskatzen da , edozein modutan lagatzeak eragotzi egiten baitu zerbitzu egokia ematea.
  • Etxeko ataria garbitu gura duzuen herritarrok gatza eta palak eskatu ditzakezue udaletxean.
  • Urgentziaren bat izanez gero deitu udaletxera.

Telefonoa: 943 76 80 22