Udalak, iaz baino 800.000 euro gutxiago gastatu nahi ditu

2010-03-09T08:53:00+01:00 2010-03-09T08:53:00+01:00 2010-03-09T08:53:00+01:00
Onartu berri den aurrekontuan antzeman daiteke gastua murrizteko Udal Gobernuak duen premia. Murrizketa handiena inbertsioen kapituluan aurreikusten du Udalak. "Gobernu honek finantziazioa dagoenean egingo du inbertsioa", esan du Oxel Erostarbe alkateak. Aipatu bezala, murrizketa handiena inbertsioen kapituluan aurreikusten du Udalak. Aurten, iaz baino 600.000 euro gutxiago.

Onartu berria den aurrekontuan antzeman daiteke gastua murrizteko udal gobernuak duen premia. Murrizketa handiena inbertsioen kapituluan aurreikusten du Udalak. "Gobernu honek finantziazioa dagoenean egingo du inbertsioa", esan du Oxel Erostarbe alkateak.
Zentzu horretan Estatu fondoko dirua baliatuko dute aurten eskolako fatxadako itoginak konpontzeko, eta udaletxeko leihoak zein herriko hainbat baranda berritzeko. Hiru proiektu idazteko diru-laguntza ere agindu du Diputazioak; patronatuaren eraikina berritzeko proiektua idazteko, San Roke kalean saneamendu lanak egiteko proiektua idazteko, eta Gudarien bidea oinezkoendako egiteko proiektua idazteko, hain zuzen ere. Aurten egingo dira, halaber, Ozkarbi elkarteko zein sendagilearen kontsultako irisgarritasun lanak. Udalak, azkenik, lehentasunezkotzat jo du brigadako langileei ibilgailu berria erostea zein eskolan hainbat konponketa egitea.

Oposizioaren proposamenak

Oposizioak babestutako aurrekontua da honakoa, nahiz eta udal gobernuak atzera bota dituen Patxi Basauriren taldeak egindako zenbait proposamen. Oposizioak aurrerapausoak nahi zituen, esaterako, Berraondokoa industriagunearekin eta Artekale amiantozko fatxadekin lotuta.

Inbertsio nagusiak

Inbertsioa Partida
Ibilbide tematikoa
 130.000
Eskolako fatxada
   42.441
Baranda berriak
   35.861
Lanak udaletxean
   35.209
Lanak Ozkarbin
   27.998
Konponketak eskolan
   25.000
Lanak kontsultan
   14.583
Bidegorria Asentziora
   12.000