Maiatzaren 28rako eta 29rako antolatu dira ekitaldi nagusiak.
Mundumirako agertoki nagusia Herriko Plazan egongo da eta Gudarien
bidean zirkulazioa itxita egongo da. Salbador kalean gastronomia
azokako postuak egongo dira; Gudarien bidean mendi eta senderismo
azoka; San Roke kalean artisautza azoka egongo da eta gobernuz kanpoko
erakundeen elkartasun azoka Maalan.
Umeen gunea frontoiko kantxan
egongo da eta akanpatzeko lekua ipiniko dute gaztetxearen beheko
aldean. Frontoian Euskal Herriko boulder txapelketa jokatuko da eta
autokarabanendako gunea El Casco enpresaren inguruan kokatuko dute,
Pagatza industrialdean. Aparkaleku nagusia ere Pagatzan egongo da; 750
aparkaleku zenbatu dituzte.
Herritarren kolaborazioa
Zabalik dago apirilaren 1era
arte Mundumiran laguntzeko izenemate epea. Udalak aurreikusten du 80
herritar beharko direla txanda guztiak betetzeko. Hurrengo batzarra
apirilaren 7an egingo dute.