Udal kirol eskaintza anitza (2003-2004)

2003-09-03T15:30:00+02:00 2003-09-03T15:30:00+02:00 2003-09-03T15:30:00+02:00
Elgetako Udalak antolaturiko kirol jardueretan izena emateko epea zabalik dago. Izena kurtsoa hasi aurretik eman behar da. Mantentze gimnasia, aerobic eta yoga kurtsoak eskaintzen dira, besteak beste. Bestalde, karate, tai-chi eta mantentze gimnasia (goizez) dira eskaini nahi diren zerbitzu berriak.

Mantentze gimnasia

  • Adina: 16 – 65 urte
  • Lekua: Kiroldegiko gimnasioa.
  • Egunak: asteartea – osteguna.
  • Ordutegia: 19:00 – 20:00.
  • Prezioa:
  • Hasiera: urriak 2, osteguna.

Edadetuentzako gimnasia

  • Adina: >65 urte.
  • Lekua: Kiroldegiko gimnasioa.
  • Egunak: asteartea – osteguna.
  • Ordutegia: 16:30 – 17:30.
  • Prezioa:
  • Hasiera: urriak 2, osteguna.

Aerobic/Fitness

  • Adina: >15 urte.
  • Lekua: Kiroldegiko gimnasioa.
  • Egunak: astelehena – asteazkena.
  • Ordutegia: 19:00 – 20:00.
  • Prezioa:
  • Hasiera: irailak 15, astelehena.

Yoga

  • Adina: >15 urte
  • Lekua: Herri Eskola
  • Egunak: astelehena – asteazkena
  • Ordutegia: 19:15 – 20:45
  • Prezioa : 20 euro
  • Hasiera: irailak 15, astelehena.

Oinarrizko soin hezkuntza

  • Adina : 6 – 8 urte
  • Lekua: Herri Ikastola.
  • Eguna: astelehena.
  • Ordutegia: 17:00 – 18:00.
  • Prezioa: 18 euro (urria – maiatza).
  • Hasiera: urriak 6, astelehena.

Eskaini nahi diren zerbitzu berriak

  • Karate: ikasleei nahiz gazteei zuzendua.
  • Tai-Chi: gazteei nahiz helduei zuzendua.
  • Mantentze gimnasia: goizez.

Zerbitzu horietako baten interesatuta bazaude, jarri zaitez kontaktuan Udal Kirol Zerbitzuarekin

Oharrak

Izena ematea

  • Izena, jarduera hasi aurretik eman behar da, eta baja emateko monitoreari abisatu beharko zaio hilabetea pasa eta 1. astea amaitu baino lehen. Baja hartu ezean zerbitzua kobratuko zaio erabiltzaileari.
  • Izena Udaletxean (Kirol Zerbitzuan- 943 76 80 22) nahiz Bola-Toki tabernan (943 76 82 84) eman daiteke.
  • Alta emateko, 2002-03 urteetan zehar zerbitzuen erabiltzaile izan bazara, izen-deiturak ematearekin nahikoa duzu. Edozein zerbitzuetan lehenengoz alta eman behar baduzu, izena emateko orria bete beharko duzu. Orriak Udal Kirol Zerbitzuan nahiz Bola-Toki Tabernan eskuragai dituzu.

Ordainketak

  • Edadetuentzako gimnasia ezik, beste gainontzeko zerbitzuen ordainketak bankuen bitartez egingo dira. Udala arduratuko da ordainketaz. Edadetuek Bola-Toki tabernan ordaindu beharko dute.
  • Ordainketetan akatsen bat egonez gero erreklamazioak Udaletxean (Kirol Zerbitzuan) egin behar dira.

Beste batzuk

  • Antolaketa dela eta, jarritako orduak eta egunak aldatu agin daitezke.
  • Zerbitzuetan alta emateak hemen aipatutako baldintzen onarpena dakar.
  • Aerobic eta yoga erabiltzaileek ez dute iraileko kuota ordainduko.