OBJEKTUA: Udaleko behe solairuan dagoen mahaia.
NEURRIAK: 401 zentimetro luzeran eta 109 zentimetro zabaleran.
UDALARI ORDAINDU BEHARREKO GUTXIENEKO PREZIOA: 25 €. Kopuru hau interesatuek igo ahal izango dute beren eskaintzetan.
BALDINTZAK: Mahaia eramateko ardura esleipenduna izango den pertsonarena izango da, eta bere kabuz eraman beharko du. Esleipena egin eta astebeteko epean eraman beharko du mahaia.
ESKAINTZAK AURKEZTEKO MODUA: Interesatuek beren eskaintza gutun-azal itxi batean aurkeztu beharko dute, aipatu mahaiarengatik eskaintzen duten diru kopurua adieraziz.
Gutun-azalaren kanpoaldean eskaintza egiten duen pertsonaren izen-abizenak jarri beharko dira. Gutun-azala izen-abizenik gabe badago, ez da onartua izango.
Interesatu bakoitzak eskaintza bakar bat aurkeztu ahal izango du.
ESKAINTZAK AURKEZTEKO EPEA: 2019ko irailaren 20a.
ESKAINTZAK AURKEZTEKO LEKUA: Udaletxeko erregistroa.