Udal Batzordeetako bilerak

2003-09-15T10:23:00+02:00 2003-09-15T10:23:00+02:00 2003-09-15T10:23:00+02:00
Irailaren 15etik 22ra Udal Batzordeetako bilerak egingo dira udaletxean. Hona hemen, batzorde bakoitzaren bilera eguna, ordua eta gai zerrenda.

Irailak 15, astelehena. Goizeko 9etan.

Osasuna eta gizarte ongizatea batzordea

1. Atzegi elkartearen eskaera (S. 758)

2. Etxez etxeko zerbitzuko ekarpenak: 145 esp. Eta 148 esp.

3. Famili esku hartzea: 130 esp.

4. Osakidetzaren erantzuna pediatra denbora gehiagoz etortzeko eskaerari.

5. Egoitzara joateko eskaera.

6. “Bizkarrezurreko arazoak nola saihestu” hitzaldia antolatzeko eskaintza.

7. FEATECE elkartearen idatzia (S. 720)

8. Hurbiltzen Planari buruzko informazioa.

9. APFS elkartearen eskaera.

10. Unicef elkartearen eskaera (S.731)

11. Norberak dakarrena.

Irailak 15, astelehena. Gaueko 9:15ean.

Hezkuntza eta turismo batzordea

1. Eskolaren eskaria: lur sail bat ortua jartzeko.

2. 0-15 hilabeteko haurrentzat masaje ikastaroa: psikomotrizitate gela erabiltzeko baimena.

3. Eskolako gelen erabilera eskola kanpoko ekintzetarako: Adolfo Jainagaren eskaera eta guraso elkartekoarena.

4. Norberak dakarrena.

Irailak 16, asteartea. Arratsaldeko 7:30etan.

Kultura, euskara eta gaztedia batzordea

1. Gaztetxearen eskaria sagardo egunerako (S. 757).

2. UEUko ikastaroetarako diru-laguntzak finkatzea

3. Eskulanen ikastaroaren hasiera.

4. Deba eskualdeko ahozko ondarearen bilketa.

5. Irakurzaletasuna bultzatzeko ipuin kontalariak.

6. Espaloiaren egoera.

7. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak egindako eskaria (S. 737)

8. Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko laguntzak liburutegirako (S. 750)

9. Berria egunkariko harpidetza.

10. Norberak dakarrena.

Irailak 16, asteartea, gaueko 9etan.

Hazienda eta pertsonal batzordea

1. Ordaindu gabeko likidazioen azalpena.

2. 2003ko aurrekontuaren kreditu aldaketak: 1-2-3

3. 2004rako aurrekontua prestatzeko egitaraua.

4. 2004rako Ordenantza Fiskalen azterketa.

5. Jose Aranzabal Astolaren eskaria (S. 702)

6. KZ gunearen zerbitzua.

7. Herri Eskolako berogailuaren mantentzea.

8. Norberak dakarrena

Irailak 18, osteguna, arratsaldeko 6:30etan.

Kiroletako batzordea

1. Aurreko aktaren onarpena.

2. Karate zerbitzua (S-625 )

3. Kiroldegiko lanak eta inbertsioak: aldagelaren egokitze lanak – garbigailu baten erosketa

4. Udal kirol zerbitzuak: eskaintza – eskaera

5. Helduentzako Elgetako 1. esku-pilota txapelketa (S-785)

6. Eskola Kirola programa 2003-04

7. Norberak dakarrena.

Irailak 18, osteguna, arratsaldeko 6:30etan.

Hirigintza, obrak eta ingurugiro batzordea

1. Obra txikiak.

2. Obra txikia 31-02 (diziplina espedientea)

3. Obra nagusia: 8 Sektorean (Torrealdean) A partzelan 16 etxebizitza egiteko proiektua.

4. IV Sektoreko (Lehenengo erreka) birpartzelazio proiektua

5. 8. Sektoreko birpartzelazio proiektua

6. Semaforoak: Arku azpiko eta Panaderokua aurreko zebrabidea.(azterketa).

7. Enrique Ormaechearen alegazioa (S. 936) .

8. IV Sektoreko (Lehenengo erreka) Urbanizazio lanen adjudikaziorako txostena.

9. Salbador kaleko proiektua: aurrerapena

10. Maala inguruko proiektua: aurrerapena

11. Alejandro Cristobalen idatzia ur hornidura eskatzen (S. 673)

12. Diputaziotik idatzia: Pagatza Poligonoko balio katastralak. (S. 748)

13. Begoña Arancetaren eskaria zedula urbanistika eskuratzeko (S. 729)

14. Norberak dakarrena.

Irailak 22, astelehena, gaueko 9etan.

Baserritarren batzordea

1. Landa inguruneko beharren azterketa: bideak, urak etab. (4 urterako).

2. Nekazalturismoari buruzko ikastaroak.

3. Baserrietarako bideak garbitzeko plana.

4. Uriarte Auzora ura eramateko proiektuaren egoera.

5. Norberak dakarrena.