Udal Batzar Orokorra eta Hirigintza Batzordearen bilera

2002-11-18T16:04:00+01:00 2002-11-18T16:04:00+01:00 2002-11-18T16:04:00+01:00
Azaroaren 20an Udal Batzar Orokorra izango da, 2003. urterako Ordenantza Fiskalak gaurkotzeko. Bestalde, biharamunean Hirigintza eta Ingurumen Batzordea bilduko da, besteak beste, industrialdeen inguruko zenbait erabaki hartzeko.

Azaroaren 20an Udal Batzar Orokorra izango da udaletxeko Areto Nagusian. Datorren urteari begira Ordenantza Fiskalak gaurkotu behar dira, eta horixe izango da plenoaren gai nagusia. Galderentzako tartea izango da. Gogoratu herritar orok duela Udal Batzar Orokorretara joateko eskubidea. Plenoa gaueko 21:15etan hasiko da.

Obrak, Hirigintza eta Ingurumen Batzordea azaroaren 21ean egingo du bilera, arratsaldeko 17:30etatik aurrera. Hauexek dira jorratuko diren gai nagusiak:

  1. Obra txikiak
  2. LEMA, S.A.ren idatzia (S.889).
  3. 8garren Sektorerako Errepartzelazio proiektoaren enkargoa.
  4. IV Sektoreko (Lehenengo Erreka) errepartzelazio proiektuaren hasierako onarpena.
  5. Norberak dakarrena.