Udal Batzar Orokorra

2004-03-05T14:25:00+01:00 2004-03-05T14:25:00+01:00 2004-03-05T14:25:00+01:00
Udal Batzar Orokorra izango da martxoaren 9an, martitzena. Udaletxeko areto nagusian egingo da gaueko 21:15ean. Gai ugari landuko dira bertan.

Gai-zerrenda

1-. 2004ko otsailaren 12an egindako bileraren akta onartzea hala badagokio.

2-. Elgeta 21 elkartearen 2003ko aurrekontuaren kreditu aldaketak.

3-. EVErekin hitzarmena.

4-. Udaltalde 21 Debagoiena martxan jartzeko hitzarmena.

5-. Kutxako asanblada orokorrerako elkartutako Udaletxeen ordezkaria izendatzea.

6-. Mankomunitatean Jarduera Koordinatuetako batzordetarako udalaren ordezkariak izendatzea.

7-. Haurtzaindegia: Haurreskolak Kontsortzioarekin hitzarmena

8-. Boluntariotzaren Euskal Kontseiluaren adierazpenarekin bat egitea (S.1034)

9-. Euskal preso politikoen eskubideen errespetuaren aldeko mozioa, Elgeta Auzolanian plataformak aurkeztutakoa. (S1070)

10-. Manu Azkarateren egoerari buruz Elgeta Auzolanian plataformak aurkeztutako mozioa. (S.112).

11-. Presoen eskubideen aldeko ez-arauzko proposamena. (S.141)

12-. Galdera erantzunak.