Udal Batzar Berezia urriaren 16an, osteguna

2003-10-15T09:41:00+02:00 2003-10-15T09:41:00+02:00 2003-10-15T09:41:00+02:00
Urriaren 16an, osteguna, Udal Batzar Berezia egingo da udaletxeko areto nagusian, gaueko 21:15ean. Landuko diren gaien artean, Mankomunitateko batzordetarako Udalaren ordezkarien izendapena izango da, besteak beste.

Egitaraua:

  • 2003ko uztailaren 17an egindako bileraren akta onartzea hala badagokio.
  • 2003ko aurrekontuaren kredito aldaketak.
  • IV. Sektoreko (Lehenengo erreka) urbanizazio lanen adjudikazioa.
  • 2002ko Udalaren Kontu orokorra, eta Elgeta 21, S.L.rena: Behin betiko onarpena.
  • Mankomunitateko batzordetarako Udalaren ordezkarien izendapena.
  • Galdera erantzunak.