Udako aisialdian izena emateko epea zabalik

2022-05-09T12:33:30+02:00 2022-05-09T12:33:30+02:00 2022-05-09T12:33:30+02:00
Ekainaren 27an hasi eta uztailaren 22an amaituko da aurten udako aisialdia, eta izena emateko epea zabalik egongo da maiatzaren 27ra arte.

Prezioak:aste bat 40€, bi aste 60€, hiru aste 75€ eta lau asteak 90€

DESKONTUAK: %70erainoko hobaria errenta txikientzat eta %30eko hobaria bizikidetza unitate bereko haur batek baino gehiagok izena emateagatik. Azken errenta aitorpena aurkeztu behar da hobariak aplikatu ahal izateko.

Informazio esku-orria

Izena emateko orria