Pilotak antolatzaileek jarriko dituzte eta behar izanez gero, baita erraketak ere. Txapelketa egin ahal izateko gutxienez 8 jokalarik eman beharko dute izena. Honako hauek izango dira sariak:
- Afaria bi pertsonentzako + garaikurra + txanpan botila.
- Garaikurra + oparia.
- Garaikurra.
Izena emateko eta informazio gehiago nahi izanez gero, udaletxera edo Bola-Toki tabernara gerturatu behar da. Bestela, telefono zenbaki honetara deitu daiteke: 943 76 80 22 (Oskar). Izena emateko azken eguna ekainaren 27a da.