Txotxongilo Taldea
Txotxongilo Taldea 1971n sortu zuten Enkarni Genuak eta Manolo Gomezek haurrentzako eta familientzako txotxongilo antzerkia egiteko.
Harrezkero etengabe aritu dira lanean eta 22 ikuskizun estreinatu eta 14 ipuin, hainbat liburu didaktiko eta 21 disko argitaratu ditu.
UNIMA Euskalerriako kideak dira eta txotxongilo antzerkiarekin lotutako hainbat jardueratan hartu dute parte: ikastaroak, kongresuak, konferentziak, unibertsitatea, telebista, erakusketak, ...
Une honetan formatu desberdineko 14 lan dituzte errepertorioan eta denek dute etxeko "zigilutzat" jo dezakeguna: ikuskizunaren plastika izugarri zaintzea eta euren ikuslegoarekiko errespetu handia. Ikuslego horretan 3 eta 10 urte bitarteko neska-mutilak eta haurrez interesatzen diren guztiak sartzen dira.
Espainiako Nazioarteko jaialdi garrantzitsuenetara gonbidatu dituzte eta beraiek pozik joan izan dira. Euren txotxongiloek atzerrira ere bidaiatu dute, "putzuaren" beste alderaino iritsiz.
Erreka Mari
Euskal Mitologiako pertsonaia batean oinarritutako elezaharra da: lamia edo ibaietako genioan hain zuzen ere.
Umorez eta samurtasunez kontatzen dizkigu Erreka Mari eta Martinek gainditu behar dituzten arazoak. Kontua da herriko jendeak Erreka Mari hil nahi duela desberdina delako. Encarni Genuaren lanen artean gehien antzeztutako istorioa da, izan ere, maitasunaz, gure ingurunearen zaintzaz eta gainerakoekiko errespetuaz hitz egiten du umeek oso ondo ulertzeko moduan.
Iraupena: 40 minutu
Hizkuntza: euskara
Ikuskizuna 3 eta 10 urte bitarteko neska-mutilei zuzenduta dago.