Txorimalo lehiaketa irailaren 20an egingo da

2014-09-08T15:31:00+02:00 2014-09-08T15:31:00+02:00 2014-09-08T15:31:00+02:00
Bakarka zein taldeka hartu ahalko da aurten ere parte. Hiru sari egongo dira: irabazlearentzat 50 euro, bigarrenarentzat 30 euro eta hirugarrenarentzat 15 euro.

Oinarriak

1.- Nahi duen edonork parte hartu dezake, bakarka nahiz taldeka.
2.- Edozein material erabili daiteke baina txorimalo bakoitzak oinarri edo ardatz
bat eraman beharko du, lurrean tinko eta zutik egon dadin.
3.- Lehiaketa irailaren 20an egingo da. Txorimaloak 12:00etarako aurkeztu behar
dira plazara eta bertan egongo dira ikusgai. Sari banaketa 13:00etan egingo da.
4.- Honako sari hauek banatuko dira:
Irabazlearentzako 50 €, bigarrenarentzako 30 € eta hirugarrenarentzako 15 €.