Txorimalo lehiaketa

2012-09-04T13:28:00+02:00 2012-09-04T13:28:00+02:00 2012-09-04T13:28:00+02:00
Irailaren 22an egingo da txorimalo lehiaketa Elgetan. Hemen dituzue oinarriak:
  1. Nahi duen edonork parte hartu dezake, bakarka nahiz taldeka.
  2. Edozein material erabili daiteke baina txorimalo bakoitzak oinarri edo ardatz bat eraman beharko du, lurrean tinko eta zutik egon dadin.
  3. Lehiaketa irailaren 22an egingo da. Txorimaloak 10:30erako aurkeztu behar dira plazara eta bertan egongo dira ikusgai. Sari banaketa 13:00etan egingo da.
  4. Honako sari hauek banatuko dira: 
Irabazlearentzako 50 €, bigarrenarentzako 30 € eta hirugarrenarentzako 15 €.