Helbideratutako ordainagiriak baimenduriko erakunde eta kontuan ekainaren 9an zordunduko dira.
Helbideratu ez diren erreziboak posta arruntez bidaliko dira zergadunaren helbide fiskaletara eta edozein banketxe edo aurrezki-kutxetan ordain daitezke. Ordaintzerakoan, bidalitako ordainagiri osoa aurkeztu beharko da; une horretan hurrengo ordainagiriaren helbideratzea eskatu ahal izango da.
Apirilaren 30erako erreziboak etxean jaso ez dituzten zergadunek Elgetako Udalean bikoiztua eska dezakete, jendaurreko bulego-orduetan.
Jakinarazten da aipaturiko borondatezko epe hori amaitu ondoren, egun indarrean dagoen Zergabilketako Erregelamendu Orokorrean ezarritako xedapenaren arabera, premiamendu bidera joko dela, eta ondorioz, gainkarguak ordaindu beharko direla.