a) Errolda agerian dagoen tokia: Udal honetako Idazkaritzan.
b) Aztertzeko epea: Iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, hilabete bat.
c) Desadostasuna adierazteko epea: Hilabetea b) puntuan adierazi den eran zenbatua, birjarpeneko errekurtsoaren bitartez.
d) Errekurtsoa tarteratzen deneko organoa: Alkatetza.
e) Erreklamazioak aurkezteko tokia: Udaletxeko Sarrera Erregistroa, bulego ordutegian.
f) Errekurtsoa tarteratzearen eraginak: Aipatu Foru Arauaren 14.2 artikuluan xedatutakoak.
g) Ordainketarako epeak: 2020ko ekainaren 25tik 2020ko uztailaren 30era. Helbideratuta dauden erreziboak 2020ko uztailaren 15ean pasako dira kobratzera.
h) Ordainketa modua: Helbideratu gabeko ordainagiriak zergadunak adierazitako zerga helbidera bidaliko dira maiatza eta ekainean zehar. Ordainketa entitate laguntzaileen bidez (banku, aurrezki kutxa, diru-bilketa bulegoa) egin beharko da, eta horretarako ordainagiria aurkeztu beharko da. Zergadunak ez badu ordainagiria etxean jaso maiatzaren bukaeran, hurrengo bulego honetan eskatu beharko du: Diru-bilketa bulegoa, Elgetako udala, Mendizaleen plaza, 1.
i) Borondatezko kobrantza epealdia amaitu eta zergadunek zorrak ordaindu ez badituzte, zorrak premiamenduzko prozeduraz exijituko dira, eta epe exekutiboko errekarguak, berandutza interesak eta, hala badagokio, kostuak sortuko dira.
Elgeta, 2020ko apirilaren 24a.—Iraitz Lazkano Garitaonandia, alkatea.