Trakzio mekanikoko ibilgailuak: zergak ordaintzeko borondatezko epea zabalik

2007-04-16T17:13:00+02:00 2007-04-16T17:13:00+02:00 2007-04-16T17:13:00+02:00
Udalerri honetako zergadunei eta gainontzeko interesatu guztiei jakinarazi nahi zaie 2007ko apirilaren 10etik 2007ko ekainaren 10 arte 2007ko trakzioa mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren agiriak borondatez ordaintzeko epea zabalik egongo dela.

Helbideratutako ordainagiriak baimenduriko erakunde eta kontuan maiatzaren 9an zordunduko dira.

Helbideratu ez diren erreziboak posta arruntez bidaliko dira zergadunaren helbide fiskaletara eta edozein banketxe edo aurrezki-kutxetan ordain daiteke. Ordaintzerakoan, bidalitako ordainagiri osoa aurkeztu beharko da; une horretan hurrengo ordainagiriaren helbideratzea eskatu ahal izango da.

Apirilaren 30erako erreziboak etxean jaso ez dituzten zergadunak Elgetako Udalean bikoiztua eska dezakete, jendaurreko bulego-orduetan.

Jakinarazi nahi da, aipaturiko borondatezko epe hori amaitu ondoren, egun indarrean dagoen Zergabilketako Erregelamendu Orokorrean ezarritako xedapenaren arabera, premiamendu bidera joko dela, eta ondorioz, gainkarguak ordaindu beharko direla.