Torrealdeko etxebizitzen zenbakien aldaketa

2006-05-25T16:55:00+02:00 2006-05-25T16:55:00+02:00 2006-05-25T16:55:00+02:00
Torrealdean etxebizitza berrien eraikuntza dela eta, Udal honek oraingo atarietako zenbakien aldaketa egingo du eta horrekin batera etxebizitza berrien zenbakiak jarri.

Zenbaki berrietara egokitzeko auzotarrek erraztasuna izateko, Udalak ondorengo ataletan aldaketak egingo ditu:

  • IBERDROLAko ordainagiriak (argi indarra).
  • REPSOLeko ordainagiriak (gasa).
  • UR KONTSORTZIOAren ordainagiriak (ura eta zaborra).
  • Biztanleen udal errolda eta hauteskunde errolda.
  • Kontribuzioak.

Auzotar bakoitzak egin beharko ditu zenbaki berrien aldaketak beste agiri batzuetan:

  • Telefoniako ordainagiriak.
  • Kutxak edota bankuak.
  • Kontratu partikularrak: aseguruak, harpidetzak, eta abar.
  • Bakoitzaren korrespondentzia.
  • NAN – Gidatzeko baimena.
  • Beste batzuk.

Zenbaki berriak 2006-06-01ean jarriko dira indarrean.