Tokiko Gobernu Batzarra

2004-03-26T14:40:00+01:00 2004-03-26T14:40:00+01:00 2004-03-26T14:40:00+01:00
Martxoaren 30ean, martitzena, Tokiko Gobernu Batzarra egingo da. Arratsaldeko 18:30ean izango da udaletxeko batzar aretoan. Hainbat gai landuko dira bertan.

Gai-zerrenda:

1-. Martxoaren 9an egindako bileraren akta onartzea hala badagokio.

2-. Alkatearen erabakiak.

3-. Alkatearen adierazpenak.

Hirigintza, Obra eta Ingurugiroko Batzordetik:

4-. Obra txikiak: Esp. 10-12-13/04

5-. Obra handia: San Roke 28, Esp.14-04

6-. Jon Ugartebururen kontsulta urbanistikoa (S. 134)

7-. Erabilera Anitzeko Zentroko lanen 3. zertifikazioa.

8-. IV. Sektorean urbanizazio lanen 1. ziurtagiria.

9-. Euskarri, S.A.ren errekurtsoa. (S 174)

Hazienda, Pertsonal eta Zerbitzu batzordetik:

10-. Peoi baten kontratazioa.

11-. 2004ko ibilgailuen zergari dagokion errolda onartzea.

12-. Iñigo Ruaren idatzia (S. 995)

13-. Kutxaren eskaria aktibitate baimena eskatzen (S.148)

Hezkuntza eta Turismo batzordetik:

14-. Haurtzaindegiko proiektuaren enkargua.

15-. Euskal Eskola Publikoaren festarako diru laguntza eskaria (S. 169)

16-. Herri Eskolaren eskaria: igogailuan lanak.

Kultura, Euskara eta Gazteria batzordetik:

17-. Gaztetxeko eskaria (S.183)

Baserritarren batzordetik:

18-. Zuhaitz eguna 2004.

Osasuna eta Gizarte-Ongizatea batzordetik:

19-. Gizarte zerbitzuen alorreko inbertsioetarako diru laguntza eskaera Foru Aldundiari.

Kiroletako batzordetik:

20-. Esku-pilota txapelketa Debagoieneko zirkuitu barruan.

21-. Norberak dakarrena.